Pentsatu gabe egitea ez da eraldatzailea izaten.
Edozein proiektu, konplexua bada are gehiago, bere benetazko baldintzei buruzko
hausnarketa bat behar du ekintza plan bat eraikitzeko, gogoeta hau normalean
zaila, tentsoa eta luzea izaten delarik. Estategen eta planifikatzaileen lana
errealitatean existitzen dena aztertzea da, ekintza bide bat diseinatzeko.
Estrategiarik oinarrizkoena ere erabilgarria izan
daiteke, nahikoa egiazkoa bada, hau da, benetazko baldintzekin bat egiten badu.
Boterearen instituzioetan estratega eta
planifikatzaile ugari izaten dira, baina inguru
“erradikaletan” hausnarketarik gabeko jardute batekin (“con dar palos de
ciego”) aski dela uste izaten da. Gogo-aldarte hau azaldu daiteke klaseetan
zatitutako gizarte batean pentsatzeko eta erabakitzeko funtzioak gutxiengo
batek beretzat gordetzen dituelako, herri klaseei ekite lanak ematen zaizkien
bitartean, aginduen betetzearen bitartez. Horregatik ez daude ohituta modu
estrategikoan pentsatzen, agintzen zaiena egitera mugatuz, soldatapeko lanetan
nagusiak agintzen duena eta bizitzaren osotasunean Estatuak agintzen duena.
Berea “ekintza” da...
Hori batzar praktika okerrengatik larriagotua
izaten da (eta jokaera pertsonal gaitzezgarriengatik), eztabaida amaiezin
batean, orokorrean kaotikoa eta antzua, bihurtzen dutelarik bertan hitzegiten
den edozein gai. Honek eskatzen duena batzarrak eraberritzea eta pertsonak
arduratsuak egitea da, ez estrategia bat formulatzeari uko egitea, dagokion
ekintza plan edo proiektuan burutzen dena.
Esan da, estrategia dela “egite baten esatea”,
ekintza plan bat formulatzea helburu duen gogoeta bat.
Pentsamendu estrategikoaren giltza ikuspegi orokor
batera iristea da, espaziala eta denborazkoa. Lehenengoak egoera bere
osotasunean hartzen du, bigarrenak bere mugimenduan, ez bakarrik orain dena
zehaztuz, baizik eta bere bilakaera biderik probableena aurreikusiz.
Estrategia, ororen gainetik, multzoaren ikuspegia,
multzoari buruzko hausnarketa eta multzoaren plangintza da.
Benetazko baldintzak objektibotasun hotzaz
aztertzea ezinbestekoa da, jarrera baikorrak edo ezkorrak baztertuz, fantasiak
edo beldurrak alde batera utziz. Honetarako beharrezkoa da informazioa biltzea,
baina bakarrik zorrozki behar den gutxienekoa. Objektibotasunez ezagutzea da
eraginkortasunez egitearen aurreko pausoa.
Pentsamendu estrategiko ona oinarrian dauden
faktoreak ulertu behar ditu, xedatzen dutenek. Honetarako funtsezkoa dena eta
funtsezkoa ez dena, bigarren mailakoa,
bereizi behar dira. Funtsezkoa dena da edozein errealitateren naturak
ezartzen duena. Estrategia funtsezko
gaietan oinarritzen da hain zuzen ere, askotan agerikoak direnak eta bakarrik
gizakiaren berezko buru itsumenak eta dogmatismoak hautematea eragozten
dutelarik. Beraz, begiak eta burua oso irekita izatea da gakoa.
Analisi estrategikoak ez du baikortasuna eta
“egiteko gogoak” piztea bilatzen. Bere helburua da benetazkoa dena aurkitzea
eta ez desiratutakoa, dagoena eta ez amesten dena. Honek eskatzen du doitasunez
egoeraren alde onak eta txarrak zehaztea eta, baita ere, gure alde positiboak
eta negatiboak indar eraldatzaile moduan. Norberaren ikuspegi errealistarik
gabe, norberaren gabezien onarpenik gabe, ez dago estrategia posiblerik.
Gauza, egoera, prozesu eta subjektu bakoitzaren alderdi
positiboak eta negatiboak beren elkarrenganako harremanetan eta dependentzian
aztertu behar dira, aurkakoen unitate bezala, hala nola, beren denborazkotasun
eta aldakortasunean.
Guztia etengabeko mutazioan dagoenez edozein egoera
ikusi behar da ez bakarrik orain den moduan baizik eta etorkizunean izango den
moduan, bere automugimendu legeen arabera. Orokorrean, etorkizuna ez dago
erabateko moduan zehaztuta, eta hainbat aukera izaten ditu. Analisiaren
bitartez izateko probabilitate handiena duena, probabilitate txikiena duena eta
tarteko bideak ezarri behar dira, ondoren jokabidea horietako bakoitzari
atxikiz, finkatutako helburuekin bat eginez.
Estrategiak zedarritzen du zer den ziurra, zer egin
daitekeena, zer posible dena eta zer ezinezkoa. Tarteko aukeren probabilitate
maila finkatuz. Horretaz gain, komeni da, aukera bakoitzari erantzuteko ekintza
bide zehatz bat finkatzea.
Guzti honek egiten du estrategiak aurreikuspena,
aurrea hartzeko gaitasuna eta iniziatiba eragitea. Iniziatiba mantentzeak eskatzen
du ikuspegi estrategikoa izatea, eguneroko arazoei erantzuna ematen joan ahal
izateko norabidea galdu gabe. Gai zehatz bakoitzaren aurrean taktika bat sortu
behar da, ikusmolde estrategikotik sortzen dena eta honen zerbitzuan jarduten
duena.
Osotasunerako estrategia bat eta gai zehatz
bakoitzerako taktika bat izatea da gure helburuetara helarazten lagunduko
diguna. Estrategiak, gainera, bere aldi edo etapak ditu, taktika egoerara
mugatuta dagoelarik.
Errealitatearen analisi prozesuaren ondoren egoera
bat iristen ohi da non gaiak ez dira guztiz ulertuak izaten eta ondorioak ezin
dira guztiz argiak izan. Behin ziurgabetasun erlatiboko egoera horretara
iritsita ausartu eta hautaketa bat egin behar dugu, aukeratu beharra dago.
Honek arrisku bat dakar, adorez eta ausardiaz onartu behar dena, giza
gogamenaren izate amaidun eta mugatutik eratortzen den muga sahiestezin bezala
hartuz. Ezagupen osoa eta perfektua izatea ezinezkoa da, beraz ezinezkoa da ere
plangintza erabat egokia izatea.
Plan bat sortu eta ekintzara igaro aurretik guzti
guztia ezagutu eta ulertu nahi dutenek, ziurtasun osoa izateko irrikaz, ez dute
inoiz lortuko ezer egitea.
Estrategiaren aplikazio prozesuan beharrezkoa da,
alde batetik, ezarritako plana jarraitzeari eustea, eta beste aldetik,
aldaketei, ezusteko egoerei eta ezagupen berriei irekita egotea.
Iraunkortasunaren eta malgutasunaren konbinazioa da egokiena.
Plan estrategikoa aldi, edo etapetan, zatitzea
beharrezkoa izaten da. Hoietako bakoitzean lortu nahi diren helburuak zehaztu
behar dira, guztiak bete ahal izateko. Aldi berean, estrategia batek, helburuak
eta lortzeko bideak, jomugak eta aukerak batzen ditu.
Edozein estrategiaren barne dago beti inplikatzen
diren pertsonen formakuntza, gaur egun
are garrantzitsuago delarik, ezerezaren gizakiaren garaian. Edozein
estrategia subjektuaren formakuntzarako espazio bat izan behar du, azken finean
pertsonen kalitatea delako axola duena.
Noizean behin proiektu estrategikoa berraztertua
izan behar du, gertaeren martxaren zuzenketak egiteko, edo aplikazio prozesuan
azalarazi diren akatsak egozteko. Hau egiteko aldez aurretik epeak finkatzea
komeni da.
Proiektu kolektiboetarako estrategia bat finkatu
behar bada, ez da garrantzia gutxiagokoa berdina banakoen aktibitate eta
konpromezuarekin egitea. Guzti honen funtsa errealitatetik pentsatzeko ohitura
sortzea da, apriorismoak, dogmatismoak eta emozionalismoak baztertuz. Dagoena
modu burutsuan behatzeko eta aztertzeko bakoitzak sortutako ohituran
oinarritzen da.
Modu estrategikoan pentsatzea, ekintzarako plan bat
sortzea eta honetan jardutea ikasteko modua egitea da. Beraz, aurrera.
Estrategia kolektibo batekin eta, aldi berean,
banako bakoitzaren estrategia batekin, behatu, aztertu eta gogoeta egiteko
ohiturak barneratuta, agian beteko ditugu geure buruari proposatu dizkiogun
helburu praktikoak. Guztia plan estrategikoaren objektibotasunaren, taktikoki
lan egiteko gaitasunaren, dagoen energiaren eta jartzen den adorearen
araberakoa da, eta batez ere, pertsonen kalitatearen araberakoa.
Félix Rodrigo
Mora esfyserv@gmail.com