Follow by Email

martes, 25 de junio de 2013

ESTRATEGIA BAT BEHAR DUGU

Pentsatu gabe egitea ez da eraldatzailea izaten. Edozein proiektu, konplexua bada are gehiago, bere benetazko baldintzei buruzko hausnarketa bat behar du ekintza plan bat eraikitzeko, gogoeta hau normalean zaila, tentsoa eta luzea izaten delarik. Estategen eta planifikatzaileen lana errealitatean existitzen dena aztertzea da, ekintza bide bat diseinatzeko.

Estrategiarik oinarrizkoena ere erabilgarria izan daiteke, nahikoa egiazkoa bada, hau da, benetazko baldintzekin bat egiten badu.

Boterearen instituzioetan estratega eta planifikatzaile ugari izaten dira, baina inguru  “erradikaletan” hausnarketarik gabeko jardute batekin (“con dar palos de ciego”) aski dela uste izaten da. Gogo-aldarte hau azaldu daiteke klaseetan zatitutako gizarte batean pentsatzeko eta erabakitzeko funtzioak gutxiengo batek beretzat gordetzen dituelako, herri klaseei ekite lanak ematen zaizkien bitartean, aginduen betetzearen bitartez. Horregatik ez daude ohituta modu estrategikoan pentsatzen, agintzen zaiena egitera mugatuz, soldatapeko lanetan nagusiak agintzen duena eta bizitzaren osotasunean Estatuak agintzen duena. Berea “ekintza” da...

Hori batzar praktika okerrengatik larriagotua izaten da (eta jokaera pertsonal gaitzezgarriengatik), eztabaida amaiezin batean, orokorrean kaotikoa eta antzua, bihurtzen dutelarik bertan hitzegiten den edozein gai. Honek eskatzen duena batzarrak eraberritzea eta pertsonak arduratsuak egitea da, ez estrategia bat formulatzeari uko egitea, dagokion ekintza plan edo proiektuan burutzen dena.

Esan da, estrategia dela “egite baten esatea”, ekintza plan bat formulatzea helburu duen gogoeta bat.

Pentsamendu estrategikoaren giltza ikuspegi orokor batera iristea da, espaziala eta denborazkoa. Lehenengoak egoera bere osotasunean hartzen du, bigarrenak bere mugimenduan, ez bakarrik orain dena zehaztuz, baizik eta bere bilakaera biderik probableena aurreikusiz.

Estrategia, ororen gainetik, multzoaren ikuspegia, multzoari buruzko hausnarketa eta multzoaren plangintza da.

Benetazko baldintzak objektibotasun hotzaz aztertzea ezinbestekoa da, jarrera baikorrak edo ezkorrak baztertuz, fantasiak edo beldurrak alde batera utziz. Honetarako beharrezkoa da informazioa biltzea, baina bakarrik zorrozki behar den gutxienekoa. Objektibotasunez ezagutzea da eraginkortasunez egitearen aurreko pausoa.

Pentsamendu estrategiko ona oinarrian dauden faktoreak ulertu behar ditu, xedatzen dutenek. Honetarako funtsezkoa dena eta funtsezkoa ez dena, bigarren mailakoa,  bereizi behar dira. Funtsezkoa dena da edozein errealitateren naturak ezartzen duena. Estrategia   funtsezko gaietan oinarritzen da hain zuzen ere, askotan agerikoak direnak eta bakarrik gizakiaren berezko buru itsumenak eta dogmatismoak hautematea eragozten dutelarik. Beraz, begiak eta burua oso irekita izatea da gakoa.

Analisi estrategikoak ez du baikortasuna eta “egiteko gogoak” piztea bilatzen. Bere helburua da benetazkoa dena aurkitzea eta ez desiratutakoa, dagoena eta ez amesten dena. Honek eskatzen du doitasunez egoeraren alde onak eta txarrak zehaztea eta, baita ere, gure alde positiboak eta negatiboak indar eraldatzaile moduan. Norberaren ikuspegi errealistarik gabe, norberaren gabezien onarpenik gabe, ez dago estrategia posiblerik.

Gauza, egoera, prozesu eta subjektu bakoitzaren alderdi positiboak eta negatiboak beren elkarrenganako harremanetan eta dependentzian aztertu behar dira, aurkakoen unitate bezala, hala nola, beren denborazkotasun eta aldakortasunean.

Guztia etengabeko mutazioan dagoenez edozein egoera ikusi behar da ez bakarrik orain den moduan baizik eta etorkizunean izango den moduan, bere automugimendu legeen arabera. Orokorrean, etorkizuna ez dago erabateko moduan zehaztuta, eta hainbat aukera izaten ditu. Analisiaren bitartez izateko probabilitate handiena duena, probabilitate txikiena duena eta tarteko bideak ezarri behar dira, ondoren jokabidea horietako bakoitzari atxikiz, finkatutako helburuekin bat eginez.

Estrategiak zedarritzen du zer den ziurra, zer egin daitekeena, zer posible dena eta zer ezinezkoa. Tarteko aukeren probabilitate maila finkatuz. Horretaz gain, komeni da, aukera bakoitzari erantzuteko ekintza bide zehatz bat finkatzea.

Guzti honek egiten du estrategiak aurreikuspena, aurrea hartzeko gaitasuna eta iniziatiba eragitea. Iniziatiba mantentzeak eskatzen du ikuspegi estrategikoa izatea, eguneroko arazoei erantzuna ematen joan ahal izateko norabidea galdu gabe. Gai zehatz bakoitzaren aurrean taktika bat sortu behar da, ikusmolde estrategikotik sortzen dena eta honen zerbitzuan jarduten duena.

Osotasunerako estrategia bat eta gai zehatz bakoitzerako taktika bat izatea da gure helburuetara helarazten lagunduko diguna. Estrategiak, gainera, bere aldi edo etapak ditu, taktika egoerara mugatuta dagoelarik.

Errealitatearen analisi prozesuaren ondoren egoera bat iristen ohi da non gaiak ez dira guztiz ulertuak izaten eta ondorioak ezin dira guztiz argiak izan. Behin ziurgabetasun erlatiboko egoera horretara iritsita ausartu eta hautaketa bat egin behar dugu, aukeratu beharra dago. Honek arrisku bat dakar, adorez eta ausardiaz onartu behar dena, giza gogamenaren izate amaidun eta mugatutik eratortzen den muga sahiestezin bezala hartuz. Ezagupen osoa eta perfektua izatea ezinezkoa da, beraz ezinezkoa da ere plangintza erabat egokia izatea.

Plan bat sortu eta ekintzara igaro aurretik guzti guztia ezagutu eta ulertu nahi dutenek, ziurtasun osoa izateko irrikaz, ez dute inoiz lortuko ezer egitea.

Estrategiaren aplikazio prozesuan beharrezkoa da, alde batetik, ezarritako plana jarraitzeari eustea, eta beste aldetik, aldaketei, ezusteko egoerei eta ezagupen berriei irekita egotea. Iraunkortasunaren eta malgutasunaren konbinazioa da egokiena.

Plan estrategikoa aldi, edo etapetan, zatitzea beharrezkoa izaten da. Hoietako bakoitzean lortu nahi diren helburuak zehaztu behar dira, guztiak bete ahal izateko. Aldi berean, estrategia batek, helburuak eta lortzeko bideak, jomugak eta aukerak batzen ditu.

Edozein estrategiaren barne dago beti inplikatzen diren pertsonen formakuntza, gaur egun  are garrantzitsuago delarik, ezerezaren gizakiaren garaian. Edozein estrategia subjektuaren formakuntzarako espazio bat izan behar du, azken finean pertsonen kalitatea delako axola duena.

Noizean behin proiektu estrategikoa berraztertua izan behar du, gertaeren martxaren zuzenketak egiteko, edo aplikazio prozesuan azalarazi diren akatsak egozteko. Hau egiteko aldez aurretik epeak finkatzea komeni da.

Proiektu kolektiboetarako estrategia bat finkatu behar bada, ez da garrantzia gutxiagokoa berdina banakoen aktibitate eta konpromezuarekin egitea. Guzti honen funtsa errealitatetik pentsatzeko ohitura sortzea da, apriorismoak, dogmatismoak eta emozionalismoak baztertuz. Dagoena modu burutsuan behatzeko eta aztertzeko bakoitzak sortutako ohituran oinarritzen da.

Modu estrategikoan pentsatzea, ekintzarako plan bat sortzea eta honetan jardutea ikasteko modua egitea da. Beraz, aurrera.

Estrategia kolektibo batekin eta, aldi berean, banako bakoitzaren estrategia batekin, behatu, aztertu eta gogoeta egiteko ohiturak barneratuta, agian beteko ditugu geure buruari proposatu dizkiogun helburu praktikoak. Guztia plan estrategikoaren objektibotasunaren, taktikoki lan egiteko gaitasunaren, dagoen energiaren eta jartzen den adorearen araberakoa da, eta batez ere, pertsonen kalitatearen araberakoa.
                                                    
Félix Rodrigo Mora           esfyserv@gmail.com